ADEMBIren aldeko elkartasun azoka egingo du Abadiñoko EAJk domekan

Aritz Maldonado 2018ko eka. 26a, 13:10

Amaia Oskoz, Mikel Garaizabal, Carmen Marco, Maria Angeles Lara, Iker Murillo eta Alfonso Castresana

Esklerosi anizkoitzaren Bizkaiko elkarteari emango dizkiote uztailaren 1eko azokan irabazitako dirua. 

Goizeko 11:00etan hasiko da azoka, eta iluntzera arte iraungo du. Traña-Matienan egingo da, Oxford eta Atsegin tabernen artean. Bertan, bigarren eskuko hainbat material egongo da erosteko moduan, erropa, liburuak eta diskoak bezala. Barikura bitartean, ubbeajabadino@gmail.com helbidera idatzi dezake materiala eman nahi duen edozeinek. 

Abadiñoko EAJk antolatzen duen hirugarren elkartasun azoka izango da aurtengoa. Lehenbiziko bietan Geube eta Abadiñoko Elikagai Bankuari eman zizkioten irabaziak, hurrenez hurren. ADEMBIk hiru hamarkada baino gehiago daramatza esklerosi anizkoitza duten pertsonegaz beharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!