Atzo aurkeztu zuten Emakumeen Master Cup San Fermin Torneoaren lehenengo aldia, Labrit pilotalekuan. 12 pilotarik parte hartuko dute, sei bikotetan banatuta. Domeka honetan jokatuko dituzte lehenengo kanporaketak. Urienek eta Aramendik partidu bi izango dituzte 12:30etik aurrera: Oihana Orbegozo-Naroa Elizalde eta Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz-Arrizabalaga bikoteen kontra ariko dira. Finala uztailaren 14 goizean jokatuko da Labriten eta ETBk zuzenean eskainiko du.