Apirilaren 9tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak eskumena Abadiñoko Udalaren esku utzi zuela dio auzotar taldeak. Hori dela eta, auzotarrek "arazoak kudeatzeko gai ez den udal gobernu bat" dela salatzen dute. "2013az geroztik dugun arazo honi ez diote konponbiderik eman oraindik".
Udalak, ostera, 800 metro gehiagoren titulartasunari itxaroten ari dela erantzun du atzo kaleraturiko bando baten bidez.
Auzotarrek, bestalde dei egin dute gaurko osoko bilkurara agertzeko. Egunerako, hilak 28, kontzentrazioa deitu dute. 19:00etan hasiko da protesta, Muntsaratzeko semaforoetan.