Muntsaratzeko sarreran biribilgune bat jarri arte semaforoen arazoari irtenbide integral bat ematea gura dute hainbat auzotarrek. Hori horrela, sinadurak biltzen ibili dira azken asteootan eta batutako 704 sinadurak Aldundira bidaltzea erabaki dute. "Apirilaren 24an plenoa egon zen, eta irtenbiderik gabe jarraitzen dugu", adierazi dute auzotarrek. Horregatik ekainaren 11rako beste batzar bat deitu dute. Batzarra 19:00etan, izango da, Muntsaratzeko udal lokaletan.