Azkorbebeitia lehen neska euskalduna izan da Zegama-Aizkorrin

Markel Onaindia 2018ko mai. 27a, 15:54

Abadiñarra lehen emakume euskalduna izan da mendi maratoi ezagunean, eta seigarren geratu da nesken sailkapen orokorrean.

Aizkorriko magalak jendez bete dira beste behin, mendi lasterketetako proba garrantzitsuenetako bat jarraitzeko. Oihana Azkorbebeitiak seigarren postuagaz konformatu behar izan du. 5 kilometroren faltan jausi egin da, eta okotsa odoletan zuela helmugaratu da. Bertan, Gurutze Gorrikoek artatu dute.

Azkorbebeitiaz aparte, Erlantz Zaldunbide iurretarrak eta Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarrak ere parte hartu dute lasterketan, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!