Silvia Triguerosek Nafarroa Xtrem proba irabazi eta errekor berria ezarri du

Anboto 2018ko api. 29a, 21:16

Atzo Zubirin hasi eta amaitu zen probak 68 kilometro eta 4.000 metroko desnibel positiboa zituen.

Atzo Ultra Trailen Alpinultras zirkuituari hasiera eman zion Nafarroa Xtrem lasterketa Silvia Trigueros abadiñarrak irabazi zuen emakumeetan. Lasterketa osoan aurkariak baino gehiago izan zen eta errekor berria ezarri zuen: 08.41.29. Sei minutura helmugaratu zen Leire Baraibar. Iazko irabazle Irene Guembek osatu zuen podiuma: 09.12.21. 

Gizonetan Raul Perez (07.05.03), Sergio Tejero (07.12.06) eta Alvaro Ramos (07.14.23) izan ziren aurreneko hirurak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!