Silvia Trigueros abadiñarra txapeldun Basque Ultra Trailen

Markel Onaindia 2017ko urr. 8a, 11:38

Donostia-Bilbo proban hirugarren sailkatu da Trigueros, baina puntuei begira nahikoa izan da txapeldun bihurtzeko.

Leire Martinezek irabazi du Basque Ultra Traileko azken proba nesketan. Aurreko hirurak, Bilbo-Gasteiz, Gasteiz-Iruña eta Iruña-Donostia izan ziren.

Mutilen arloan, Carlos Garcia izan da azken txapelduna. Azken proban, bigarren eta hirugarren egin zuten Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarrak eta Erlantz Zaldunbide iurretarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!