San Prudentzio jaietako ekitaldirik jendetsuena heltzeko gogotsu daude Amaia Munitxa, Iratxe Moreno, Josu Urriz eta David Nuñez. Jaiak agurtzeko ordua heldu arte zutik eutsiko dion Donien Atxa altxatuko dute laurek, beste gazte batzuekin batera. Amaiak eta Iratxek herriko neskei deia egin diete ekitaldian parte hartu dezaten.