Ainhoa Urienek Abadiñon, bere sorterrian, jokatuko du San Prudentzioko finaletan

Joseba Derteano 2018ko api. 30a, 09:00

Oraintsu Promozio Mailako Master Cup txapelketa irabazi duen abadiñarrak lagunarteko partidu bat jokatuko du bihar.

Bihar, 17:00etan, San Prudentzio Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Traña-Matienako pilotalekuan. Emakumeen lagunarteko partidu berezi bat ere programatu dute antolatzaileek. Martxoaren amaieran Promozio Mailako Master Cup pilota txapelketa irabazi zuen Ainhoa Urien abadiñarra izango da protagonistetako bat. Gentzane Aldairekin osatuko du bikotea. Biek elkarrekin, Olatz Arrizabalagaren eta Nagore Bilbaoren kontra jokatuko dute.

Finalei dagokionez, mutilen kadeteetan Olaizola-Arbaiza eta Solatxi-Arandia bikoteen artean dago txapela. Nagusien lau t’erdikoan, berriz, Legorburuk eta Ugartek neurtuko dituzte indarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!