"Abadiñoko Udalak, jakinik zein garrantzitsua den errepide zati horren titulartasuna lortzea, eginahalean saiatu da lagapena negoziatzeko, eta horren ondorioz apirilaren 18an akordio batera iritsi zen Aldundiarekin" adierazi du udalak ohar baten bidez. Biribilgune berri bat ezartzeaz gainera, espaloia zabalduko da eta irisgarrigarritasuna hobetuko da.
Akordioaren arabera, titulartasuna "berehala" egingo da, errepide zatiaren erreforma proiektua ahalik eta azkarren lehiaketara ateratzeko. Akordioaren arabera, Abadiñoko Udalak berak arreratuko luke obrak ordaintzeko dirua; ostean, negoziatu beharko litzatekeen epe baten barruan itzuliko lioke dirua Aldundiak.
Biharko osoko bilkuran gaiari buruz berba egingo da, bizilagunek mozio baten bidez horrela eskatuta.