Ekimenaren sustatzaileek diote saihesbidea zabaldu denetik errepideko trafikoa murriztu egin dela, baina saihesbideak berak sartu-irtenak areagotu dituela auzoan. Kezkatuta daude auzora sartzeko semaforoek sortzen duten egoeraz. Besteak beste, Elorrioko norabidean doan autobusa hartzeko errepidea gurutzatzean, semaforoak berde jartzen asko tardatzen duela kritikatu dute, eta horren eraginez hainbatek gorri dagoenean zeharkatzen dutela. Gainera, auzora sartzeko karrilean ere, semaforoa gorri denbora gehiegiz egoten dela uste dute. Egoera hori saihesteko asko Zelaietatik sartzen direla diote, eta horrek harrapaketak eta beste arazo batzuk eragin ahal dituela.
Martitzeneko bilkuran kexa horiei soluzioa ematea eskatuko diote udalari, Aldundiagaz elkarlana abiatuta.