"Elurra kentzen baino, gatza botatzen jardun dugu gehiago"

Jone Guenetxea 2018ko api. 6a, 13:00

Ibon Lasuen Arabiourrutia abadiñarra traktoreagaz elurra kentzen ibiltzen da neguan.

Traktoreagaz elurra kentzen jarduten duzu Abadiñoko hainbat auzotan. Ardura hori kontuan izanda, zelan joan da negua zuretzat?
Orokorrean, elurra kentzen baino, gatza botatzen jardun dugu gehiago. Hotz handia egin du eta prebentzio lana egin dugu. Mendietan bai, baina herrian elur gutxi egin du. Otsailaren amaieran elur asko bota zuen egunean, esate baterako, udalagaz gauzak aurreikusita genituen eta ondo lan egin genuen. Garbiago izan genituen auzobideak Matiena auzoko herrigunea bera baino.

Behiak ere badituzu. Baserritarra zaren aldetik, eguraldiak zelan eragin dizu?
Behiak basoan izaten ditugunontzat ez da negu ona izan. Euri asko egin du eta lupetza sortu da. Landak oso umel izan ditugu. Horregatik, ganadua oso berandu atera dugu. Nik asteon askatu ditut behiak. Iaz, ostera, martxoan zeuden landan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!