Zelan joan da negua?
Negu nahiko gogorra izan da. Azaroan hasi zen elurra egiten. Ostean, Amabirjinaren Egunean. Zortzi elurtza egin ditu. Euri asko egin du, eta baita hotza ere, -6 gradu izan ditugu. San Antoniora arte hotz egiten du. Bideagaz ez dugu arazorik izan.
Bisitari asko joaten da Urkiolara elurraz gozatzera?
Neguan jende asko etortzen da. Baina, horretarako, gauza asko gertatu behar dira: astean zehar elurra egin behar du eta asteburuan eguzkia. Batzuetan arazoak daude jendeak edozein lekutan uzten dituelako kotxeak. Inoiz behien itxitura ere apurtu digute landara sartzeko. Alikate eta guzti. Horregatik, udaberrian ezin ditugu behiak landara atera, itxiturak apurtuta daudelako.
Udan ere etorriko da jendea.
Bai, baina ohiturak asko aldatu dira. Denbora onagaz jendea udaberrian eta udazkenean etortzen da Urkiolara. Udan jendeak gurago du hondartzara joan.