Oihana Azkorbebeitiak nagusitasunez irabazi du Aiako mendi lasterketa

Joseba Derteano 2018ko ots. 27a, 12:15
Oihana Azkorbebeitia Aiako mendi lasterketa amaitu ostean (Argazkia: Karkara.eus)

Bost minutuko aldea atera dio bigarren sailkatuari.

Bigarren asteburuz jarraian besoak gora altxatuta helmugaratu da Oihana Azkorbebeitia. Orain asteburu bi Apuko igoera irabazi zuen eta joan zen domekan onena izan zen Aiako mendi lasterketa. Ordubete eta 20 minututan amaitu zuen 15 kilometroko lasterketa, eta 5 minutuko aldea atera zion bigarrenari, Vanessa Pelaez andoaindarrari. Emakumeen podiuma Alizia Olazabalek osatu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!