Oihana Azkorbebeitiak Apuko Igoera mendi lasterketa irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 18a, 17:00

700 korrikalarik baino gehiagok hartu dute parte 23 kilometroko lasterketan.

Urtero bezala, Apuko Igoera jokatu da Enkarterrietan, Gueñesko Zaramillo auzoan. Aurten inoiz baino parte-hartzaile gehiago egon dira: 700etik gora. Nesketan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra gailendu da, aurten hirugarrenez. Gainera, lasterketako errekorra hautsi du. Ia hiru minutu jan dizkio Azkorbebeitiak berak iaz egindako errekorrari.

Mutiletan Walter Becerra Sestao taldeko korrikalariak irabazi du.

Nesken sailkapena:1. Oihana Azkorbebeitia 1.56.04 - 2. Marta Antoñana 2.06.04 - 3. Aitziber Ibarbia 2.13.47

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!