Suhiltzaileek edukiontzi bitako sua itzali dute Abadiñon

Anboto 2017ko aza. 19a, 09:31
Argazkia: @BomberosIurreta

Traña-Matienako Zubibitarte kaleko edukiontziak dira.

Gaur, 08:00 inguruan, suhiltzaileek irteera bat izan dute Traña-Matienako Zubibitarte kalera sutan zeuden edukiontzi bi itzaltzera. Edukiontzietako bat papera birziklatzekoa zen. Dagoeneko itzalita dago eta bueltan dira. Atzo Zornotzako beste edukiontzi bat itzaltzera irten behar izan zuten.

 

(Argazkia: @BomberosIurreta)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!