Gaur, 16.00 inguruan, Zornotzako Biarritz industriguneko paper-edukiontzi bat sutan zegoenaren abisua jaso dute Iurretako suhiltzaileek. Bertaratu eta arazorik barik itzali dute. Zornotzako Udaltzaingoa ere bertaratu da, badaezpada, Ertzaintzako iturriek informatu dutenez.
(Argazkia: @BomberosIurreta)