Bidea elkarrekin egin dute Durangaldeko mendi korrikalariek. Ezusteko oztopo bat gainditu behar izan dute gainera: azken kilometroetako markak kenduta egon dira, eta galduta ibili dira. Jon Erdaide sartu da euren aurretik, txapeldun. Atzo gauez irten ziren Donostiatik eta gaur arratsaldean heldu dira Bilbora, 140 kilometro egin ostean.
Lasterketak aurrera jarraitzen du, eta ikusgai dago nesketan Silvia Trigueros abadiñarrak lortu dezakeen emaitza. Lehiaketa osoa irabazteko aukera du.