ONCEko saridun bi jada agertu dira Matienako kioskoan

Markel Onaindia 2017ko ira. 22a, 13:29

Jone Andraderen kioskoan 350.000 euro banatu dira ONCEko zozketan, 10 boletotan zatituta. Beraz, 35.000 euro irabazi dituzten 10 pertsona daude auzoan, zoria euren alde jasotea lortu dutenak.

Andradek azaldu du dagoeneko saritu bi agertu direla. "Eguneroko erosleak dira, eta boletoa egiaztatzera etorri direnean ez dute jakin tokatu zaienik ere". Gehienak ei dira auzokoak, egunero kioskotik pasatzen den jende ezaguna, Andraderen arabera. Berak urte bi inguru daramatza kioskoan lanean.

Traña-Matienan zorteko daude loteriagaz, azken urteetan hainbat bider jausi baita bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!