Atzoko loteriak 60.030 euroko saria utzi zuen Traña-Matienan

Anboto 2017ko api. 7a, 12:00

60.030 euro banatu zituen atzoko zozketan, Traña-Matienako Hiru loteria administrazioak. 49851 zenbakia izan da sariduna, eta administrazio horretan loteria-billetea eskuratu duten 10 lagunek jaso dute saria.

Gabonetako loteriako sari nagusia ere saldu zuten, abenduan bulego horretan. Orduko hartan, 20 milioi euro utzi zituen 66.513 zenbakiak, Abadiñon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!