Oihana Azkorbebeitiak Axari Trail proba irabazi du

Joseba Derteano 2017ko irailaren 11

Oihana Azkorbebeitia Idiazabalgo podiumean.

Gizonetan seigarren sailkatu da Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra.

Idiazabalgo Axari Trail probaren bosgarren aldia Oihana Azkorbebeitiak irabazi du emakumeetan. Abadiñarrak 2.27.02-ko denbora behar izan du probako 25 kilometroak osatzeko. 15 minutuko aldea atera dio Laida Elizegi bigarrenari. Gizonetan seigarren tokian amaitu du Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak: 2.12.16. Hogei onenen artean sailkatzea lortu du Ander Frias elorriarrak ere; 17. tokian helmugaratu da: 2.26.08.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!