Silvia Trigueros garaile Iruñea-Donostian

Jone Guenetxea 2017ko abu. 5a, 22:53

Euskal Herriko Ultra Trail Txapelketako hirugarren proba irabazi du gaur korrikalari abadiñarrak.

Silvia Triguerosek Euskal Herriko Ultra Trail Txapelketan lider izaten jarraitzen du Iruñea-Donostia etapa irabazita. 18 ordu, 40 minutu eta 51 minutu behar izan ditu korrikalari abadiñarrak hirugarren proba honetan. “Ibilbidea oso polita izan da, eta apurka-apurka ondo sentitzen hasi naiz. Birritan jausi naiz. Golpe ederra hartu dut eta ikusiko digu belaunak zelan erantzuten didan. Nire denboratik pasatu egin naiz, baina hala ere pozik nago", dio Triguerosek.  

Nuno Silva korrikalari portugaldarra izan da lasterketako azkarrena 15 orduan Iruñea eta Bilbo arteko ibilbidea zeharkatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!