Matienako gazteek Errekaleorren aldeko diru-bilketa kanpaina kalera aterako dute

Itsaso Esteban 2017ko eka. 20a, 11:21

Auzo okupatuaren behar energetikoei erantzungo dieten eguzki plakak ipini ahal izateko Gasteizko Errekaleorreko kideek abiatu duten finantzaketa kolektiboko kanpaina laguntzeko, kalera aterako dira, eguen honetan, Matienako Gazte Asanbladako kideak. 19:00etatik aurrera, Oxford eta Atsegin tabernen artean egongo dira laguntza eman gura duten herritarren ekarpenak jasotzen.

Maiatzean argindarra moztu zieten auzo okupatu horretan bizi diren 150 lagunei. Egoera horri erantzuteko, diru-bilketa hasi zuten www.coopfunding.net atarian. Jendearen ekarpenekin, eguzki energia baliatu ahal izateko plakak ipintzeko 100.000 euro batzea da Errekaleorrekoen helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!