23:30 inguruan jaso dute abisua. Abadiñoko Muntsaratz auzoko Garbi fundizioko makina batek su hartu du eta suhiltzaileek itzali dute bertaratu direnean. Kea arnasteagatik pertsona bat ospitalera eraman dutela adierazi du Ertzaintzak. Sua itzalita dagoen arren, suhiltzaileak han geratu dira makina hozten.
(Argazkia:@BomberosIurreta)