Abadiñoko Garbi enpresan sua sortu da, 15 egunetan bigarrenez

Anboto 2017ko mai. 31a, 08:50

Argazkia: Igor Larrabeiti (@BomberosIurreta)

Muntsaratz auzoko fundizio edo galdategian su hartu du transformagailu elektriko batek, eta beharginek eurek amatatu dute su-itzalgailuekin. Iurretako suhiltzaileak ere bertaratu dira, eta egoera kontrolpean dute.

Langileek ekin dutenez suaren kontra, ez da zabaldu, eta sute txikia izan da. Duela aste bi ere transformagailu elektriko bik hartu zuten sua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!