Txosna batzordeak egitarautik kentzea eskatu zuen, ustez mezu arrazistak eta sexistak hedatzen dituen diskoteka batean musika jartzen duelako. Gero, udalak azaldu zuen Djagaz adostua zuela jaietan ez zuela musika sexistarik ipiniko. Baina herrian sortu den polemika ikusita, atzera egitea erabaki du Danny Meipek. "Diskoteka batean beste edozeinetan lez lan egiten duen gazte bat matxakatu dute", esan du minduta.
Bestalde, jai batzordeari eta herritar batzuei eskerrak eman dizkie, egunotan erakutsitako babesagatik.