Gabonetako loteriako sari nagusiak 20 milioi euro utzi ditu Abadiñon

Anboto 2016ko abe. 22a, 13:12

66.513 zenbakiak, gaur egin duten Loteriaren zozketan sari nagusia izan duen zenbakiak, 20 milioi euro utzi ditu Abadiñon. Madrilgo administrazio batetik ekarritako 5 serie izan dira sarituak. David Lobato Traña-Matienako administrazioaren arduradunak adierazi duenez, "banaka saldu dira 50 dezimoak, eta herritar asko izango dira onuradun".

Batez ere "herritarrengatik", pozez gainezka daude Traña-Matienako loteria administrazioaren arduradunak, eta adierazi dutenez, hasi dira saridunak ere bulegora hurreratzen. Xanpain botila eskuan, ospakizunetan dabiltza loteria administrazio bulego parean. 

2012tik dihardute Lobatok eta bere lankideak bulego horren arduradun lanetan, eta ez da sari bat banatu duten lehenengo aldia. Iaz bigarren sari bat banatu zuten erregenetako sariketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!