Abadiñoko Txopoa mailaz igo da lau jardunaldiren faltan

Anboto 2017ko mar. 4a, 20:10

Areto futbol taldea sortu duten denboraldi berean igo dira. Orain erronka bat geratzen zaie: liga partidurik galdu barik amaitzea.

Estreinako urtea izanagatik, talde indartsua zuten eta mailaz igotzea zen helburua Egoitz Diaz entrenatzaileak denboraldi hasieran adierazi zuen moduan. Helburua gaur segurtatu dute Galdakaori 0-5 irabazita. Ligako txapeldun ere badira. Horrela, hurrengo denboraldian Lehenengo Erregionalean jokatuko dute. Denboraldia porrot barik amaitzea da liga amaitu bitartean geratzen zaien erronka. Orain arte, partidu bat berdindu dute eta gainerakoak irabazi egin dituzte.

Durangaldeko beste bi talde ere igotzeko borrokan dabiltza Bigarren Erregionalean. Racing Tolosto eta Mendibeltz bigarren eta hirugarren postuetan daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!