Abadiño K.E.: “Klubak haurren hezkuntza eta baloreak beste edozeren gainetik jartzen ditu”

Anboto 2017ko urt. 26a, 12:50

Zaldibarko Zaldua kirol elkarteak asteon argitaratutako gutunari erantzun dio Abadiño Kirol Elkarteak.

Zalduak, besteak beste, “haurren hezkuntza edo ongizateari baino negozioari garrantzia gehiago” ematea leporatzen zion Abadiñori. Hori “errespetu falta handia” da Abadiño K.Eren ustez eta segurtatu dutenez “klubak haurren hezkuntza eta baloreak beste edozeren gainetik jartzen ditu”.

Bestalde, “garrantzitsua” deritzoten beste puntu bat argitu dute: “Abadiñok ez du gure klubean jokatzera haurrik behartzen. Familiak eurak dira klubera batu edo ez erabakitzen dutenak”.

Azkenik, ondokoa ere gehitu dute www. abadinoke.com webgunean irakurri daitekeen oharrean: “Gaur egungo zuzendaritza batzordea sartu zenetik, eskolako adina duen haur bakar batek ere ez du Abadiño K.E. utzi klubeko estamentuak horrela eskatuta. Are gehiago: denboraldi honetan talde berri bi sortu ditugu horrelakorik gertatu ez dadin”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!