Jon Munitxa garaipenaren bila Abadiñoko ziklokrosean

Aimar Esteban 2016ko urr. 21a, 10:15

Domeka honetan Abadiñoko Udalaren III.Ziklokros Saria lehiatuko da. 23 urtez azpiko mailan faboritoen artean dagoen Jon Munitxak garaipena du helburu etxeko lasterketan.

Txirrindulariak 2560 metroko luzera izango duen ibilbidean ibiliko dira maila ezberdinetan. Proba udaletxearen osteko landetan izango da. Goizeko 9:00etan hasiko dira masterrak (30,40,50 eta 60) lehiatzen, kadete mutilak eta neskak 10:00etan, gazte mutil eta neskak 11:00etan, eta azkenik, elite mailako emakumeak eta 23 urte azpiko mutilak 12:00etan.

Abadiño-Muntsaratz Txirrindulari Elkarteak Abadiñoko Udalaren eta beste hainbat erakunderen laguntzaz antolaturiko ziklokrosean 3.200 euroko sariak gehi garaikurrak bananduko dituzte irabazleen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!