Burgosetik garaipen batekin eta podium birekin itzuli da Jon Munitxa

Anboto 2016ko urr. 17a, 16:54

Atzo Villarcayoko ziklo krosa irabazi zuen 23 urtez azpiko mailan.

Eiser Inforlur taldeko Jon Munitxa txirrindulari abadiñarrak Burgosen eman du asteburua. Zapatuan Medina del Pomareko ziklo krosean lehiatu zuen eta 23 urtez azpiko bigarren tokian sailkatu zen. Adrián García eta biek lehia polita izan zuten eta, azkenean, kantabriarra nagusitu zitzaion.

Hurrengo egunean, domekan, Villarcayon aritu zen —Medina del Pomarren ondoan— Munitxa eta 23 urtez azpiko lasterketa irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!