Iban Tarsicio eta Igor Urien, abadiñar bi Urrakiko podiumean

Joseba Derteano 2016ko urr. 17a, 10:03
Iban Tarsicio podiumeko ezkerraldean eta Igor Urien eskumaldean (Argazkia: Facebook, Igor Urien)

Iban Tarsicio eta Igor Urien herri eta auzo berekoak dira: Abadiño eta Mendiola. Asteburuan podiuma elkarbanatu dute Urrakiko (Gipuzkoa) igoeran bigarren eta hirugarren tokian amaituta.

Asteburuan mendi igoeren zirkuituko azken aurreko proba lehiatu dute Urrakin. Turismoen mailan bigarren amaitu du Iban Tarsiciok (Durangaldea Racing) eta hirugarren Igor Urienek (Abadiño Karting Taldea). Ondorioz, podium berera herri eta auzo bereko pilotu bi igo dira. Ez da sarritan ikusten den gertaera bat. “Tarsi haundiagaz podiuma elkarbanatzea ilusio itzela” izan dela adierazi du Igor Urienek sare sozialetan. Tarsiciok ere “ilusio berezia eta handia” egin diola azpimarratu nahi izan du.

Tarsicio mendi igoeren txapelketako liderra da Malvinaseko (Karrantza-Lanestosa, urriak 29-30)) azken probaren faltan. 20 puntutik gorako aldeari eusten dio eta azken proban aurreneko hamarretan sailkatzea nahikoa luke txapelketa bigarren urtez jarraian irabazteko.

Turismoen sailkapen nagusiko hamar onenen artean daude Durangaldeko Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Lebeiti pilotuak ere.

Monoplazen sailkapen nagusian, berriz, hirugarren tokian kokatuta dago Kepa Amantegi durangarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!