Italiako Fiorenzuela herriko beldromoan UCI-ren mailarik goreneko proba lehiatzen ari da Illart Zuazubiskar abadiñarra. Atzo omnium-aren barruko hiru proba izan zituen eta, batez ere, bakarkako jazarpen proban nabarmendu zen bigarren amaituta: 4.40.045. Artyom Zakharov-ek bakarrik gaindutu zuen (4-38.641) eta Elia Viviani lako txirrindulari garrantzitsuen aurretik sailkatu zen.
Gainerako proba bietan, scratch-ean eta eliminazioan, bederatzigarren eta hamabigarren amaitu zuen, hurrenez hurren. Horrela, gaurko jardunaldiaren faltan zortzigarren tokian dago sailkapen orokorrean 80 punturekin.
Gaur omniuma osatzeko falta zaizkion hiru probak lehiatuko ditu.