Silvia Triguerosek Ehun Milak lasterketa bigarren bider irabazi du

Anboto 2016ko uzt. 11a, 12:36

Argazkia: Amaia Larruzea

2012tik hona bost txapel lortu ditu. 2012an, 2013an eta 2015ean Goierriko Bi Haundiak (88 km) irabazi zituen. 2014an eta aurten Ehun Milak proba nagusian (168 km) gailendu da.

Silvia Triguerosek (1976, Abadiño) Ehun Milak proba irabazi du asteburuan (29 ordu eta 45 minutu) bere ibilbidean bigarren bider. Ewa Majer poloniarrak agindu zuen probako zatirik handienean, baina lesio baten ondorioz erretiratu egin zen azken txanpan. Bigarren zihoan Trigueros lider jarri zen eta ez zuen arazorik izan postu horri eusteko, bere atzetik zetorren Severine Duhalderi hainbat ordutako aldea ateratzen ziolako. Gaueko hezetasunak eta eguneko beroak asko gogortu zuten korrikalarien jarduna.

2014an ere Trigueros nagusitu zen Ehun Milak proban. Orduan ordubete gutxiago behar izan zuen 168 kilometroak osatzeko.

Silvia Triguerosen palmaresa Ehun Milak eta Goierriko 2 Haundiak probetan:

2012: Goierriko 2 Haundiak probako irabazle: 13.50.59

2013: Goierriko 2 Haundiak probako irabazle: 13.15.40

2014: Ehun Milak probako irabazle: 28.48.23

2015: Goierriko 2 Haundiak probako irabazle: 12.15.34.

2016: Ehun Milak probako irabazle: 29.46

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!