Silvia Triguerosek Goierriko Bi Handiak irabazi du, eta Erlantz Zaldunbide 4. sartu da Ehun Miletan

Anboto 2015ko uzt. 12a, 12:56

Durangaldeko mendi korrikalarien maila oso ona izan da Goierrin asteburuan burutu diren lasterketetan.

Silvia Trigueros abadiñarrak lehenengo postua lortu du Bi Handiak proban. 88 kilometro dauzka, eta Euskal Herriko ultratrail txapelketarako balio izan du gainera. Bestalde, Erlantz Zaldunbide iurretarrak sailkapen ederra eskuratu du Ehun Milak lasterketan. Laugarren sartu da, podiumetik minutu oso gutxira. 168 kilometro dauzka Euskal Herriko proba gogorrenetakoa denak. Astiro astiro, mendi korrikalari onenen artean lekua egiten dabil Zaldunbide.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!