Navarro: "Enpresek behar dituzten langileen perfilen berri ez daukagu oraindik"

Anboto 2016ko api. 8a, 11:15

Gobernu taldeak Mercadona eta Lidlen saltoki berrien irekieraren berri eman zuenetik, hainbat herritarrek enpresa bi horietan sortuko liratekeen lanpostuen inguruko informazioa eskatzeko udalera jo dutela-eta, whatsapp mezua zabaldu zuen udalak, atzo.

"Udala ez da hasi enpresa bi horien irekierarekin sortu litezkeen lanpostuetarako eskariak kudeatzen", argitzen du mezu horrek, "enpresek behar dituzten langileen perfilen berri ez daukagulako oraindik".

Gobernu taldeak dio, lanpostu berri horietarako langile abadiñarrak kontratatu ditzatela eskatu diela Jose Luis Navarro alkateak enpresa bi horiei, baina oraindik ez dela langileen hautaketarako prozesurik abiatu.

Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, "McDonalds zabaldu zutenean, edo metaleko hainbat enpresaren kasuan ere egin izan dugun bezala, enpresek behar dituzten langileen perfilen berri ematen digutenean, udalak informazio hori zabalduko du".
 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!