Eskolarteko umeek ere parte hartu ahalko dute biharko ziklo-krosean

Anboto 2015ko urr. 23a, 09:33

Abadiñoko probaren bigarren edizioa jokatuko da, bihar, eta hainbat nobedade ekarriko ditu. Aitor Hernandez eta Javier Ruiz de Larrinaga ere etorriko dira, eta horrela, Estatuko onenen arteko lehia ikusi ahalko da. Mailaz maila garatuko dira probak, eta 13:00etan hasiko da elitekoa.


Abadiño Muntsaratz Txirrindulari Klubak antolatu du proba, udalaren laguntzagaz. Joseba Gorostiza klubeko idazkariak aurkezpenean nabarmendu zuen eskolarteko umeek ere parte hartuko dutela, 10:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!