Iturraspe eta Bovedak ikusmina eragin zuten Abadiñoko album banaketan

Anboto 2015ko urt. 19a, 09:26

Abadiño Kirol Elkarteak jokalarien kromoak bildumatzeko albumak banatu zituen atzo Astolan; Ander Iturraspe eta Eneko Boveda jokalariek babestu zuten ekimena.

Ilara luzeak eragin zituen atzoko ekitaldiak. Futbol eskolako eta futbol taldeetako gazteak taldeka hurreratu ziren Iturraspe eta Boveda zeuden mahaira eta eurek sinatutako albumak jaso zituzten. Askok baloiak, oinatakoak, motxilak eta kamisetak (Athletic Club-ekoak batez ere, baina baita Eibarreko pare bat ere)  eraman zituzten futbol jokalari biek sinatu zitzaten: "Sekula ez dut hainbeste autografo sinatu", adierazi zuen gaztetxoz inguratuta zegoen Bovedak. Aurrerantzean kromoak sei establezimendutan egongo dira salgai: Durangoko Etxebarria liburudenda eta Txatxangorri janariak, Traña-Matienako Zure Denda eta Petite liburu denda, Muntsarazko Gozokars eta Astola futbol zelaiko tabernan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!