Abadiño kirol elkarteko futbol jokalarien kromoak bildumatu daitezke

Anboto 2015ko urt. 15a, 13:50
Abadiño Kirol Elkarteko futbol talde denetako jokalarien kromoak daude eskuragarri

Domekan albumak banatuko dituzte Astola futbol zelaian. Eibar taldeko Eneko Boveda jokalari durangarra han egongo da ekimena babesten.

Finantziazioa lortzeko helburuagaz, Abadiño Kirol Elkarteak ekimen berezi bat sortu du. Elkarteko 11 futbol taldeen —220 bat jokalari—, futbol eskolako 80 gazteen, entrenatzaile denen eta zuzendaritzako kideen kromoak sortu eta albumean bildumatzeko aukera eskaintzen dute.

Domekan, 16:30ean, kromoak itsasteko albumak dohainik banatuko dizkiete jokalariei Astolako futbol zelaian. Eibar futbol taldeko Eneko Boveda eta Athletic Clubeko Ander Iturraspe ere hantxe izango da ekimena babesten. Ondoren, kromoak honako tokietan egongo dira salgai: Durangoko Etxebarria liburudenda eta Txatxangorri janariak, Traña-Matienako Zure Denda eta Petite liburu denda, Muntsarazko Gozokars, Astola futbol zelaiko taberna. Euro batean sei kromo eskuratzeko aukera egongo da. Kromo bakoitzak jokalarien gaineko datuak eta argazki bi jasotzen ditu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!