Epaiketaren zain, baina fidantza barik aske utziko dute Eneko Zarrabeitia

Anboto 2014ko mai. 21a, 14:40

Epaiketa burutu arte findantzarik barik Zarrabeitia libre utziko dutela jakinarazi dio presoaren abokatuak familiari, gaur. Gaur bertan edo bihar espero du familiak aske utziko dutela.

 

Pablo Ruiz Auzitegi Nazionaleko epaileak zabalik mantenduko du Eneko Zarrabeitiaren sumarioa, baina epaiketa egin bitartean aske utziko du.

Joan zen astean espainiaratu zuten Eneko Zarrabeitia preso abadiñarra, eta ordutik Soto del Realen (Madrilen) eduki dute kartzelaratua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!