Eneko Zarrabeitia preso abadiñarra aske geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Asier Aspuru 2014ko mai. 21a, 14:48

Soto del Realen espetxeratuta izan dute eta arratsaldeko 8rak inguruan utzi dute kalean. Familia eta lagunak zain izan ditu kartzelarik irten denean eta iada Abadiñorantz dator.

Eneko Zarrabeitia preso abadiñarra aske geratu da fidantzarik gabe eta epaiketaren zain arratsaldeko 8rak inguruan, eta orain espetxe kanpoan zain izan dituen familia eta lagunekin batera bere herrirantz, Abadiñorantz dator. Hala ere, Pablo Ruiz Auzitegi Nazionaleko epaileak zabalik mantenduko du Eneko Zarrabeitiaren sumarioa, baina epaiketa egin bitartean aske utziko du. Hemen jasaten arizen egoerari buruz idatzi genuen artikulua:

"Eneko Zarrabeitia preso abadiñarra Espainiaratu eta espetxeratu egin dute, Frantziar estatuan zigorra oso-osorik bete badu ere. Pablo Ruiz epailearen aginduz kartzelaratu dute, Frantzian ezarri zioten epaia frantzesetik gaztelerara itzuli bitartean. Hori gertatzean, berriz ere epailearen aurretik pasa beharko du.

Espainian epai finkorik ez badu ere, berriz preso sartu dute, oraingoan Soto del Realen. Enekok bere zigorra etxetik ehunka kilometrotara bete du: Parisen, Osnyn, Vivonnen eta azken astean Mont de Marsanen. Orain, aske izateko eskubide osoa du, leporatzen dioten zigorra betea baitu. Hala ere, Eneko eta bere gertukoen sufrimendua ez da bukatu.

Bake garaia da, konponbide garaia, guztien eskubideak onartu eta pausuak emateko garaia. Horregatik, premiazkoa da Eneko behingoz etxean izatea, bere eskubidea da eta. Eneko etxean behar dugulako, Eneko Zarrabeitia etxera!"

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!