Soto del Realen kartzelaratu dute Eneko Zarrabeitia

Anboto 2014ko mai. 16a, 14:50

Pablo Ruiz Auzitegi Nazionaleko epaileak instrukzioagaz jarraitzea erabaki du gaur, eta Madrilgo Soto del Realen kartzelaratu dute Eneko Zarrabeitia abadiñarra.

 

Eneko Zarrabeitia kartzelan mantentzeko nahikoa arrazoi dagoela erabaki du Ruiz epaileak, gaur. Espainiako justiziak leporatzen dizkion karguen ikerketagaz aurrera jarraituko dute. Leporatzen dizkioten karguak "torturapeko deklarazioetan" oinarriturikoak direla salatu du, aldiz, familiak.

ETAko kide izatea eta "helburu terroristekin" armak eta lehergailuak garraiatzea leporatu zioten 2008an atxilotu zutenean Zarrabeitiari, eta Frantzian 7 urteko kondena bete du. Euroagindua gauzatu eta Espainiaratu egin dute Zarrabeitia, aste honetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!