Mari Carmen Aldazabal, aurtengo San Prudentzio jaien pertsonaia

Anboto 2014ko api. 30a, 13:53

Uneibi gozokidendako jabea izendatu dute Traña-Matienako jaien urteko pertsonaia. Jai-batzordeak herritarren esker-ona agertu gura izan dio Aldazabali, umeekin urte askoak eduki duen tratuagatik.

Ima Zapardiez, kultura zinegotziaren berbetan, “asko maite dugu denok emakume hori, bai umeek —danen izenak dakizki—, bai gurasook. Eguraldi txarra denean umeak askotan joaten zaizkio dendara, hantxe egoten, eta berak irribarre gozo batekin hartzen ditu denak Donien Atxa ipini eta gero izendatu dute Aldazabal urteko pertsonaia. 

“Agurra dantzatu zioten neskatoek ezagun zuten harro zeudela sari hori Mari Carmenenentzat izan delako”, azaldu du Zapardiezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!