Asteburu luzea, Sanprudentzioen bigarren txandan

Anboto 2014ko api. 30a, 13:35

Gaur gauean Unai Iturriaga, Mañukorta, Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariek bertso saioa eskainiko dute Errota kultur etxean. Onda Futura eta DJ Bullen musika ere egongo da. Domekara arte egitarau zabala izango dute Traña-Matienan.

 

Bihar, maiatzak 1, nekazaritza azoka eta sagardoaren jaia edukiko dituzte Traña plazan, eta Geu Be taldeak txahal bat erreko du bertan. Eguerdi partean herri kirolak eta Iluntze taldearen dantza ekitaldia izango dituzte. 14:00etan jubilatuek bazkaria edukiko dute. Arratsaldean Lotxo taldeagaz erromeria egongo da.

Barikuan, arratsaldetik aurrera umeentzako tailerrak eta mus eta frontenis txapelketak izango dituzte. 22:00etan 7 aulki antzezlana egingo dute errotan, eta 23:00etatik aurrera Babel Coversen kontzertua egongo da Traña plazan.

Zapatuan, eguerdi partetik egongo da jai-giroa, 12:00etan paella txapelketagaz. 16:00etan Ugasixo txapelketa edukiko dute eta 17:30ean tortilla txapelketa hasiko dute. 18:30ean txosna batzordeak antolatuta rock kalejira egongo da, eta 23:00etan Enkore eta VEndetta taldeen kontzertuak plazan.

Domekan 20:00etan kenduko dute Donien Atxa. Egun osoz edukiko dituzte ekintzak jaien azken egunean. 10:00etan Txanbolin taldeko txistulariek kalejiragaz hasiko dute eguna. Goizean zehar, umeentzako quadak eta xake erakusketa egongo dira, eta 12:00etan Jaizale Durangaldeko txistulariek Done Zezili abesbatzarekin kontzertua eskainiko dute elizan. 13:00ean perretxiko pintxoen dastaketa egingo dute Pinoko plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!