Euskarazko piropo lehiaketaren sariduna

Anboto 2014ko urt. 20a, 12:00
Barrizten Kultur Elkarteak antolatu du euskarazko piropoen lehenengo lehiaketa, eta Matienako emakume baten alea saritu dute: "Zu ilgora, ni ilbera eta biok batera ilargi betea". Bi lagunentzako hoteleko gaua eta gosaria irabazi ditu saridunak.

 

Antolatzaileek esan dutenez, 14 lagun aurkeztu dira lehiaketara (Durangaldekoak gehienak), eta 24 piropo aurkeztu dituzte, denera.

 

Barrizten Kultur Elkartekoek aurreratu dute, datorren urtean piropo lehiaketaren bigarren edizioa antolatzeko asmoa badutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!