Lehenengo piropo lehiaketa

Anboto 2013ko abe. 15a, 12:24
Euskaraz idatziriko piropo lehiaketa antolatu du Abadiñoko Barrizten kultur elkarteak. Urtarrilaren 3ra arte aurkeztu ahalko dituzte parte hartzaileek euren berba goxoak

Euskaraz idatziriko piropo lehiaketa antolatu du Abadiñoko Barrizten kultur elkarteak. Urtarrilaren 3ra arte aurkeztu ahalko dituzte parte hartzaileek euren berba goxoak.

 

Asteburu honetan hasita, eta urtarrilaren 13ra arte aurkeztu daitezke piropoak lehiaketara: Errota kultur etxean eta Mediatekan, edo ababarrizten@gmail.com helbidean jasoko dituzte. Urtarrilaren 13an, 18:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean, egingo dute sari banaketa ekitaldia.

 

Hamazortzi urtetik gorakoek hartu dezakete lehiaketan parte, eta gehienez bi piropo aurkeztu ahalko ditu parte-hatzaile bakoitzak. Baldintza nagusia, piropoak euskaraz idatzirikoak izatea da. Bestalde, atolatzaileek azpimarratu dutenez, "piropoa modu sortzaile, ez sexista, adierazkor eta ludikoan" egina izatea ere baloratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!