Antxiaren eta Gonzalezen arteko finala abenduaren 14ra atzeratu dute

Anboto 2012ko aza. 29a, 13:10

Tornosolo Kopako finala bariku honetarako zegoen iragarrita, baina hilaren 14ra atzeratzea erabaki dute.

Tornosolo Kopako finala bariku honetarako zegoen iragarrita, baina hilaren 14ra atzeratzea erabaki dute.


Euskadiko Pilota Federakuntzatik jakinarazi dutenez, bariku honetan jokatzeko zen Ander Antxia abadiñarraren eta Mikel Gonzalez berriztarraren arteko finala abenduaren 14ra atzeratu dute. Data arazoak izan dituzte. Esaterako, Cafes Baque pilota txapelketako finalak egun berean jokatzen ziren eta gurago izan dute trinketeko lehia atzeratu.


Finalaren aurretik atariko partidua dago programatuta eta, aurreratu dutenez, Waltary pilotari kubatarra etorriko da.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!