Iparraldera joan da San Blas Txapelketako txapela

Anboto 2012ko ots. 13a, 08:59

Final lehiatuan Inchauspek eta Harismendik 40-36 menderatu zituzten Uriarte eta Antxia abadiñarrak.

Final lehiatuan Inchauspek eta Harismendik 40-36 menderatu zituzten Uriarte eta Antxia abadiñarrak.


Ikusten zen aurtengo txapela inoiz baino garestiago zegoela eta hori nabarmen ikusi zen finalean. Final gogorra, luzea eta lehiatua jokatu zuten bikote biek eta azkenean, goi mailako Harismendi baten gidaratzagaz, Iparraldera joan zen txapela. Abadiñarrak atzetik joan ziren partiduko zatirik handienean, baina harian-harian, lehiako azken txanpan aurretik ipintzea ere lortu zuten (32-34). Gehien behar zuenean Inchauspek sakez asmatu zuen eta zabalera zuzendatutako bat baino gehiago ezin izan zituzten eraman abadiñarrek. Azkenean,  40-36 Inchauspe eta Harismendi garaile.


Lehen mailako finala ezin izan zuten Larraldek eta Ducassou IIak jokatu eta horien ordez Patrick de Ezcurra eta Ascaso urruñarrak etorri ziren. Horien kontra Gandiaga eta Larrazabal bizkaitarrek nahikoa erraz atera zuten aurrera finala (40-27).

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!