Abadiñok tiraldi guztiak irabazi zituen 680 kilora arteko finalean, Arabako Antziniegan jokatutako finalean.
Urte berriagaz batera goma gaineko zortziko txapekeltari ekin diote sokatiran eta Abadiñok sasoi betean dagoela erakutsi du. 680 kilora artekoan sei txandak eta 12 tiraldiak irabazi zituen. Ibarra gipuzkoarrak eta Amaiur arabarrak geratu ziren bigarren eta hirugarren. Abadiñok 11. urtez segidan irabazi du 680 kilora arteko txapelketa. Emakumeetan Badaiotz nagusitu zen Sakana eta Ibarraren aurretik.
Datorren domekan, urtarrilaren 15ean, Lizarran 640 kilora arteko txapelketako finalean parte hartuko du Abadiño Sokatira Taldeak.