320 kilora arteko txapelketa Abadiño Ak irabazi du. Abadiño C hirugarren geratu da.
Abadiño sokatira taldeak indartsu hasi du denboraldia. Goma gaineko lauko txapelketan, txapela jantzi du 320 kilora artekoan. Jokatutako tiraldi guztiak irabazi zituen A taldeak sei puntu eskuratuz. Sokarri B geratu zen bigarren 5 puntugaz eta Abadiño C hirugarren lau puntugaz. Abadiñok hiru talde sartu zituen finalean eta B taldeak seigarren amaitu zuen puntu bategaz.
Bigarren eta hiurgarren posturako lehian izan zen emoziorik gehien. Sokarri Ak eta Abadiño Ck Urruña eta Abadiño Bren kontrako tiraldiak irabazi eta lehen bi sailkatuen kontrakoak galdu zituzten. Beraien artean, berriz, berdinduta geratu ziren: tiraldi bana bakoitzarentzat. Ondorioz,kitarakoa jokatu eta Abadiño C nagusitu zen.
SAILKAPENA
1- Abadiño A ---------- 6 puntu
2- Sokarri B ----------- 5
3- Abadiño C ---------- 4
4- Sokarri B ----------- 3
5- Urruña -------------- 2
6- Abadiño B ---------- 1